XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOMIKIA: ISTORI0 BAT Froga ezazu komiki bat kontaketa berezi bat dela.

Horretarako, berriro irakur ezazu aurreko komikia, detaile guztiez ohartuz.

Ondoren, liburua itxi.

Komiki hori irakurri ez duen bati konta iezaiozu, idatziz.

Zabaldu liburua eta erka ezazu zure istorioa komikiarekin: zure testua esaldiz esaldi irakurri eta begira nola agertzen den komikian.

Irudiz adierazita bada, gorriz azpimarratu zuk idatzitakoa.

Hitzez bada, urdinez azpimarratu.

Komikian ez bada agertzen, biribil batez ingura ezazu.

Marrazkiak hitzez adieraz daitezke.

Hitz batzu ere marrazki bihur daitezkeela ikusi duzu.

Baina, biribiletan gelditu zaizkizunak marrazki bihur ditzakezu?.

Nola bihurtuko zenituzke marrazki ondorengo hitz eta esamolde hauek?: eta orduan, geroago, berehala, bapatean, horregatik, harrez gero, gainera, eta.......

Denen artean eztabaida ezazue guzti honetaz.

Zuen testuetan marrazki bihurtu ezin ditzakezuen hitz eta esamoldeak zerrenda batean idatz itzazue.

Orain arte idatzizko narrazioaren eta komikiaren artean dauden aldeak ikusi ditugu.

Konturatuko zineten, honez gero, narrazio batetik komikira pasatzeko problema batzu daudela.

Hemendik aurrera, arazoak gainditzeko bideak aztertuko ditugu, komiki onak egiten ikas dezazuen.

Bazegoen behin baten... Ez! Bazegoen leku baten... edo hobe! Bazegoen garai baten!.